• Ikus-entzunezko formakuntza

Blackkamera

Irakaslea

Zer kontatu nahi dugu eta nola?


Bilbon txertatuta, Blackkamera argazkigintza dokumentala lantzen duen eskola da. Josu Zaldibar zuzendariak esan bezala, transmedia garaian gaude. Hori dela eta, pixkanaka-pixkanaka narrazio modu berrietan murgiltzen ari gara. Zineman eta ikus-entzunezko mintzairan, hain zuzen ere.

STORYTELLING EN LA ERA DIGITAL ikastaroa ikus-entzunezko mintzaira erabiliz istorioak kontatu nahi dituztenei zuzenduta dago. Gauzak horrela, argazkigintza finkotik baino haratago joan nahi dugu. Teknika nahiz sormena lantzen dira. Zinemagile, dokumentalen zuzendariak eta istorioen kontalari ezberdinak ikusten ditugu, irudi orokor eta anitz bat izateko asmoz. Sormen prozesu osoan, ikaslea autonomoa izan dadin, ezinbestekoak diren erramintak eskaintzen ditugu (gidoi bat idazteko, post-produkziozko materiala…).


Taldea

  • Eskolaren zuzendaria: Josu Zaldibar
  • Irakasleak: David Hornback, Ixone Sabada, Andoni Lubaki, Erika Barahona, Nere Falagan, Maied Urrutia