• Bideoklipa

Fuego Amigo (Nazca)

Zuzendaria

Bideoa ikusi

Ergel hutsak gara, erre ezazue guztiok zeuen burua eta berriro jaio.


Bost pertsonek euren egunerokoan duten presioa kentzeko beharra dute. Euren ondasunez betetako maleta prestatuko dute eta basoaren erdian dagoen etxe batera abiatuko dira. Bertan emakume xaman batek ongi etorria egingo die pisua gainetik kentzen lagunduko dien erritual baten bidez. Suaren inguruko akelarre horretan pertsonak erlaxatu eta berpiztu egingo dira.

Musikaria da aurrera egiteko zailtasun gehien izango dituena. Hala ere, zikloa itxi eta berria hastea lortuko du.
Egunsentian errautsak baino ez dira geldituko lehenago sua egon zen tokian. Dena isilean dago. Errautsen artean Nazcako musikariak agertuko dira, biluzik. Aro berria etorriko da talde honentzat.


Kredituak

  • Zuzendaria: Nere Falagan
  • Argazki zuzendaria: Amaia Sanroma
  • Zuzendari laguntzailea: Koldo Carranza
  • Muntaia: Maitane Carballo
  • Arte zuzendariak: Yon Gijón eta Camino Ruiz
  • Produkzioa: Ane Intxausti eta Nazcako musikariak
  • Aktoreak: David Ontoria, Luis Arias, Laura Folgueira, Josh Ortiz, Amaya Izquierdo, Aidée Ayarza eta Nazcako musikariak